BIGARREN LAN BATZORDEA

Aurreko asteazkenean, otsailak 21, Ume eta Nerabeen Udal Kontseiluko bigarren  lan  batzordea ospatu genuen. Bilboko 18 ikastetxeko 42 neska mutil etorri ziren ospakizunera.

Saio honetan Ume eta Nerabeen  Udal Plana aztertzeko momentua heldu zaigu, aurtengo erronkarik garrantzitsuena. Gure eskubideak babesteko, Udalak hainbat proiektu burutu ditu eta umeen iritzia eman dugu, ahuleziak identifikatzen eta konponbideak bilatzen.

Gure burua informazioz beteta amaitu da, eta burmuina lasaitzeko, taldean ondo pasatzeko jokuak egin ditugu.

 Atsedena eta gero, saioaren azken lana legedia izan da eta gutxinaka forma hartzen ari da.

Eta talde argazkia egin eta gero, Partaide bakoitza bere ikastetxera bueltatu da,saioan ikasitakoa eta landutakoa gainerakoei helarazteko.

 


 

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedinmailFacebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedinmail
Posted in Sin categoría.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.