BILBOKO UDALAREN ETA UME ETA NERABEEN KONTSEILUKO UME ORDEZKARIEN FAMILIEN ARTEKO TOPAKETA

Azaroaren 6an, topaketa bat egin da Bilboko Udalaren eta Kontseiluko umeen familien artean, proiektuaren inguruko informazio zehatza helarazteko xedearekin: zer da Kontseilua, funtzioak, eskubide eta betebeharrak, antolakuntzako alderdiak… baita azaroaren 20an egingo den Osoko Bilkuraren inguruko informazioa helarazteko ere.

Familien lankidetza eta konplizitatea oso garrantzitsua izango da, abian jarri den parte-hartze prozesurako. Ikaskuntza kolektiboa (umeak eta familiak) egiteko bidaia abian jarri da, eta, horri esker, umeek parte hartzeko espazioak gaituko dira, baita etxeko esparruan ere.

 

 

FacebooktwitterredditpinterestlinkedinmailFacebooktwitterredditpinterestlinkedinmail
Posted in Sin categoría.