HAUR ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUKO BIGARREN OSOKO BILKURA

Gaur, maiatzak 29, Ume eta Nerabeen Udal Kontseiluko 2. ososko bilkura ospatu da BilboRock-en. Kontseilua osatzen duten umeek, kontseiluaren lehendakaritza (Iñigo Pombo, Iñigo Zubizarretak osatua eta Eugeria Salterain jurista gisa) 4 lan batzordeentan landutakoaren inguruan jakinaren gainean jarri dituzte.

Kontseiluko umeek, antolakuntza eta funtzionamenduaren araudiaren inguruan egindako lana aurkeztu dute. Baita Ume eta Nerabeen Udal Planaren inguruko euren hausnarketa, proposamen eta aldarrikapenak osoko bilkurara ekarri ere. Azkenik, Bilbao Balioen Hiriaren inguruko hausnarketa irakurri dute.

Egungo ekimena zein bizitako guztia, marrazki handi batean jasota izan da. Marrazki hau izan da ere, itxiera emateko argazki orokorraren eszenatoki. Joan aurretik, Kontseilua uzten duten 6. mailako kideei agurra eman zaio.

 


 

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedinmailFacebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedinmail
Posted in Sin categoría.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.