HIRUGARREN LAN BATZORDEA

Berriz ere hemen gaude Ume eta Nerabeen Udal Kontseiluko hirugarren lan batzordearen ospakizuna aurkezten. Martxoaren 21ean ospatu dugu, La Bolsa udal eraikinean.

Saio honetan Ume eta Nerabeen Udal Plana aztertzen jarraitu dugu. Hune honetan, planaren barruan interes gehiago dugun gaietan adituak diren pertsonak etorri dira, eta elkarrizketa bate gin diegu.

Lehenik talde txikietan gaia aztertu dugu eta elkarrizketarako galderan prestatu ditugu. Oso galdera sakonak eta interesgarriak atera dira taldeetan zehar. Gero, hamaiketakoa hartzeko eta entsegua egiteko  denbora eduki dugu eta laster adituak etorri dira.

Adituak, umeentzako interesgarrien diren arloetan aritu dira. Hurrengoetan hain zuzen :

-Osasuna: Nerabezarorako udal programako aditua.
-Aisialdi eta denbora librea: Euskadiko aisialdi eta denbora libreko taldeen sarea “Astialdi Sarea”ko kidea.
-Eskola: Bilboko Eskolako Absentismoa prebenitzeko programako aditua.
-Balioak: Feminismoa eta genero berdintasun arloko aditua.
-Haurren pobrezia: Pobrezia eta bazterketaren aurkako europar sareko aditua.
-Berdinen arteko indarkeria: Berdinen arteko biolentzia, gatazka eta giza eskubideetan aditua.

Banan banan adituei geure galderak adierazi dizkiegu eta haiek erantzun digute ahalik eta hoberen. Oso esperientzia  positiboa izan da, guztion artean hiri hobeago bat eraiki ahal izateko.

Amaitzeko, beti bezala, azkenengo  talde argazkia egin dugu. Jada nabaritzen da Bilboko Ume eta Nerabeen Udal  Kontseilua egia bihurtu den amets bat dela.

 


 

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedinmailFacebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedinmail
Posted in Sin categoría.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.