UME ETA NERABEEN KONTSEILUAREN LEHENENGO OSOKO BILKURA AZAROAREN 20AN IZANGO DA

Kontseiluaren lehenengo saioa Osoko Bilkura izango da, azaroaren 20an, Umeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Bilboko alkate Juan Mari Aburto izango da buru, eta Bilboko udaletxean egingo da. Kontseiluak honako osaera izango du: lehendakaria, idazkaria, kontseilukideak, talde politikoen sei ordezkari eta adingabeen 45 ordezkari.

Lehen saioaren helburua Kontseilua eratzea eta horren antolakuntza eta funtzionamendua ezartzeko araudia onartzea izango da. Dokumentuaren zirriborroa eskuratu nahi baduzue, sakatu hemen. Araudia.

Osoko Bilkuran, umeek modu ludikoan landuko dituzte funtzionamendu-arauak, batez ere, Kontseiluaren funtzio, eskubide eta betebeharrak.

 

 

FacebooktwitterredditpinterestlinkedinmailFacebooktwitterredditpinterestlinkedinmail
Posted in Sin categoría.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.