Bilboko Ume eta Nerabeen Udal Kontseiluaren 2. osoko bilkura

 

Gaur Bilboko Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluaren bigarren osoko bilkura egin da La Bolsa eraikinean. Saioa formatu mistoan egin da eta horretarako, bertan izan dira 7 kontseilukide, Bilboko Udaleko ordezkari politiko eta teknikoak, UNICEF Euskadiko Batzordeko arduradunak eta EDE Fundazioko teknikariak. Kontseiluko gainerako kideak online konektatu dira ikastetxeetatik.

Juan Ibarretxek, Kontseiluko presidenteak, osoko bilkura ireki du haurrei ongietorria emanez eta haien lana eta inplikazioa eskertuz. UNICEFi eskerrak eman dizkio, halaber, Bilbo Haurren Hiri Laguna dela egiaztatzen duen zigilua emateagatik.

Osoko Bilkuran, kontseilukideek ikasturtean egindako lana azaldu dute eta bullyingaren aurka egiteko proposamenak aurkeztu dituzte. Horren ostean, Juan Ibarretxek Udalak horien inguruan egiten duen balorazioa azaldu du, baita proposamen horiek ezartzeko emango diren pausoak ere.

Ondoren, Alizek eta Luisek, gainerako kontseilukideen ordezkari gisa, Kontseiluak bullyingaren aurka adostu duen manifestua irakurri dute eta akta grafikoa bistaratu da. 

Amaitzeko, presidenteak azpimarratu du Udalak Kontseiluaren ekarpenak entzuten jarraitzeko prest dagoela, haur eta nerabeekin hiri atseginagoa eraikitzen jarraitzeko.

Hori dela eta, astelehenean, Juan Mari Aburtok, Bilboko alkateak, bilera batera deituko ditu hainbat kontseilukide, ikasturtean zehar egin dituzten proposamenak eta eskaerak bertatik bertara entzuteko.

 

FacebooktwitterredditpinterestlinkedinmailFacebooktwitterredditpinterestlinkedinmail
Posted in Sin categoría.