HAURTZAROAREN ERREALITATEARI BURUZKO DIAGNOSTIKO BERRIA ABIAN JARRI DA

Bilboko Udalak Haurrekin Adiskidetsua den Hiria zigilua berritzeko izapideak hasi ditu, eta abiapuntutzat hartu du haurren eta nerabeen errealitateari buruzko diagnostiko berri bat egitea, ondoren Tokiko Plana eguneratu ahal izateko.

Bilboko haur eta nerabeen ikuspegiak leku garrantzitsua hartuko du diagnostiko berri hau egiteko orduan: apiriletik maiatzera bitartean, 8 eta 18 urte bitarteko biztanleei zuzendutako inkesta bat aktibatzea aurreikusi da, haien ahotsa entzuteko. Horrez gain, udalerriari, kezkei eta interesei buruzko mikrokontakizunak idatz ditzaten sustatzeko ekimena ere aurreikusi da. Gainera, diagnostikoak Haurren eta Nerabeen Udal Kontseiluaren parte-hartzea jasotzen du, bai eta udalerriko erakunde erreferenteena ere, eztabaida-taldeen bidez.

Datu horiek bilduta, Udalak funtsezko informazioa jaso ahal izango ditu, hala nola hiri-ingurunea, kultura, aisia, astialdia, hezkuntza, familia, partaidetza edo osasuna, bai eta indarguneak, aukerak eta kezkak identifikatu ere, haur eta nerabeen neurrira egindako plan bat garatu ahal izateko. Aurreikuspenen arabera, 2022ko bigarren seihilekoan UNICEFek “Bilbok Haurrekin Adiskidetsua den Hiria” zigilua berrituko du.

Informazio gehiago

 

 

2020-2021 KURTSOKO LAN-BATZORDEAK HASI DIRA

Urtarrileko azken astean, lan-batzordeak egin ziren ikastetxeetan. Aurten kontseilukideek aukeratu duten gaia Bullyinga eta berdinen arteko indarkeria da, eta lan-batzordeetan egin zuten lana LAN-BATZORDEAK erlaitzan eskura daiteke.

 

AZAROAREN 20AN HAUR ETA NERABEEN UDAL OSOKO BILKURA EGIN DA BILBOKO UDALETXEAN

Azaroaren 20an Bilboko Haur eta Nerabeen Udal Osoko Bilkuran parte hartu dugu, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean. Ekitaldia Bilboko Udaletxean egin da, eta bertan izan dira Juan Ibarretxe Gizarte Ekintzako zinegotzia, Kontseiluko presidentea delarik, Udaleko alderdi politikoen ordezkariak eta Kontseilua osatzen duten 10 eta 12 urte bitarteko 45 haur.

Kontseilu hau kontsultarako eta elkarrizketa iraunkor eta egonkorreko organoa da, eta hiriko haur eta nerabeei ideiak adierazteko eta proposatzeko gune bat eskaintzea du helburu.

Kontseiluko presidenteak “hiria haurren eta nerabeen eskutik ere eraikitzeko” konpromisoa berretsi du.

Online egin den osoko bilkuran, haurrek 2020-2021 ikasturterako lan-proposamenak entzuteko eta planteatzeko aukera izan dute. Saioan udal jarduerarekin lotutako gaiak proposatu dituzte, hala nola haurren eskubideak, osasuna, mugikortasuna eta aisialdirako eremu adiskidetsuak Bilboko adingabeen ikuspegitik.

 

 

BILBOKO UME ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUKO ITXIERA SAIOA

Gaur, ekainaren 10ean, Bilboko Ume eta Nerabeen Kontseiluko 2019/2020 ikasturteko itxiera saioa egin da.

Saio honetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Kurtsoetako aholkulariak lehendakaritzarekin elkartu dira, Juan Ibarretxe zinegotzia lehendakari zelarik eta Eugenia Salterain ordezkari. Bertan Iñigo Zubizarreta eta Udaleko sail ezberdinetako arduradunak. ere egon dira.

Aholkulariek lan batzar ezberdinetan egindako lana azaldu dute eta haien proposamenak aurkeztu dituzte birtualki.

Bukatzeko, lehendakariak umeei egindako lana eskertu die eta 6. Kurtsokoak agurtu ditu, haien ibilbidea Kontseiluan bukatu baita.

 

 

Clip Club TV – Egun hauetarako kanal berri bat

Dakizunez, egunotan etxean geratu behar dugu. Koronabirusak gure ohiturak eta errutinak aldatzera behartu gaitu, persona gehiago kutsatu ez daitezen. Zer egiten duzu etxean ordu luze hauetan denbora pasatzeko?

Youtubeko programa berri batean agertu nahi duzu?

Zu bezalako beste haur batzuen proposamenak entzutea gustatuko litzaizuke?

Clip Club TV programa ezberdina eta egunerokoa izango da. Horren parte garenok, egun hauetan egiten duzuna konta diezaguzun nahi dugu, beste haur batzuei ideiak emateko. Kontua da etxean zer jarduera egiten dituzun kontatzea, orduak modu dibertigarriagoan pasatzeko. Hori bai,  kontuan izan behar duzu beste edozein etxetan egiteko modukoak izan behar direla.

 

 

COVID-19

COVID-19aren eraginez ezarritako alarma egoera dela-eta, Bilboko Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluaren lan dinamika aldatu egin da. Umeek eta nerabeek 1. osoko bilkuran proposatutako gaiak lantzen jarritzen dute, etxetik birutalki.

Bestalde, zuen iradokizunak eta proposamenak partekatzera animatu nahi zaituztegu, gure postontzi birtualeren bidez.

 

 

2019-2020 IKASTURTEKO 2. LAN BATZORDEA

2020ko otsailaren 26an, Haurren eta Nerabeen Udal Kontseiluko kideak batu ziren 2019-2020 ikasturteko bigarren lan batzordea ospatzeko.

Bigarren lan batzordean gai honen inguruan aritu ziren: Bilboko zabor bilketa. Saio honen helburua Bilboko garbiketa sistema ezagutzea izan zen, baita gizakiok sortzen dugun hondakin kantitateaz eta birziklapenaren inguruko garrantziaz jabetzea ere.

Batzordekideen artean 6 garbiketa brigada eratu ziren. Talde bakoitzak hiru zeregin zituen:

  • Egokitutako zonaldean topatzen zituzten hondakin guztiak jasotzea eta kalea garbitzea.
  • Herritarrei inkestak egitea hondakinen kudeaketa eta birziklatzeko ohiturei buruzkoak.
  • Zonaldearen behaketa egitea (garbitasun maila, zakarrontzi eta edukiontzi kopurua…).

Garbiketa Publikoaren eta Hondakinen Kudeaketako udal-teknikariak eta kaleak garbitzeaz arduratzen diren bi langileek hondakinen kudeaketan parte hartzen duten baliabideen funtzionamenduari eta antolaketari buruz hitz egin zuten.

Batzordekideek azalpenak jaso eta galderak egin ondoren, hobetzeko proposamenak pentsatu eta idatzi zituzten. Horretarako, egindako proposamenak hosto formako orri batean idatzi zituzten, denon artean zuhaitza proposamenez betetzeko.

 

 

2019-2020 IKASTURTEKO 1. LAN BATZORDEA

2020ko urtarrilaren 29an, Haurren eta Nerabeen Udal Kontseiluko kideak batu ziren 2019-2020 ikasturteko lehen lan batzarra ospatzeko.

Oraingoan, Bilboko 12 ikastetxetako 39 umek parte hartu zuten batzarrean. Umeak ez ezik, gerturatu ziren irakasleek, batzarreko hezitzaileek, Gizarte Ekintza saileko teknikariak, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko teknikariak, eta GKEetako arduradunek ere parte hartu zuten.

Aurreko osoko bilkuran erabaki zuten bezala, lehenengo lan batzarrean aurrekoan hautatuko gai baten inguruan aritu ziren: Bilbotik Afrika eta Hego Amerikara, Zer da Elkarlana?

Saio honen helburua nazioarteko elkarlanaren garrantziaz jabetzea zen, Bilboko Udalak Afrikan eta Hego Amerikan burutzen dituen kooperazio proiektuak ezagutuz.

Ikerketa lana amaitu eta gero, talde bakoitzak gainontzeko batzordekideei muralak aurkeztu genizkien, landutako proiektuaren inguruko ideia nagusiak azpimarratuz.

Talde guztien aurkezpenak amaitutakoan, taldeka jarri ginen berriro ere GKEek egiten duten lanaren inguruan hausnartzeko eta ondorioz, hobetzeko proposamenak eta Bilboko Udalari egiteko eskaerak pentsatu eta aurkeztu genituen.

 

 

AZAROAK 20, BILBOKO UDALEAN, HAUR ETA NERABEEN UDALBATZA BURUTU ZEN

Ibarretxe Gizarte Ekintza Saileko zinegotziak parte hartu zuten, udaleko alderdi politikoeetako ordezkariak bai eta  Umeen eta Nerabeen Udal Kontseilua osatzen duten 46 neska mutilek ere.

Udalbatzan zehar, umeek, udaleko sail ezberdinetako kideek egindako iradokizunak entzun eta 2019/2020 ikasturterako lan proposamenak egiteko aukera izan dute.

Plenoa berezia izan da, Umeen Eskubideen Konbentzioaren 30. urteurrenarekin bat egin duelako; hauxe, nazioarteko hitzarmen bat da adin txikikoen oinarrizko Giza Eskubideak aitortzen dituena eta 196 herrialdek sinatu zutena.

Alkateak, ekitaldian gogoratu du adingabeek iritzia emateko eta parte hartzeko eskubidea dutela eta horixe dela, hain zuzen ere, Kontseiluaren xedea: “zuen proposamenak esateko espazio bat eskaini gura dizuegu, horrela, Bilbok, aurrera egiten jarrai dezan eta hobetu dadin, hirian bizi diren haurren ikuspegitik egin ahal izango du, hau da, zuen begietatik  abiatuta”.

 

 

2019/2020KO KONTSEILUKO ORDEZKARI BERRIEN FAMILIEKIN BILERA

Atzo, azaroaren 13an, La Bolsa eraikinean kontseiluko aurkezpenari buruzko bilera burutu genuen kontseiluko batzordekide berrien familiekin. Juan Ibarretxek egin zen sarrera eta Bilboko Udaletxeko Gizarte Ekintza Saileko langileak ere etorri ziren.

Bilera honetan, familiek proiektua ezagutu ahal izan dute, baita 2019/2020 ikasturtean zehar garatuko diren saioak eta Bilboko Haur Kontseilua osatzen duten pertsonen eskubide eta betebeharrak ere.