2019-05-22 KONTSEILUAREN BIGARREN OSOKO BILKURA

Aurreko maiatzaren 22an, bigarren osoko bilkuran  bildu ziren Haur eta Nerabeen Udal Hontseiluko kideak. Oraingoan, lehendakaritzan Iñigo Pombo zinegotzia eta Eugenia Salterain idazkaria egon ziren. Haiekin batera, Iñigo Zubizarreta Gizarte Ekintza arloko zuzuendaria bertaratu zen, zein  arlo bereko beste kide batzuk.

44 umek parte hartu zuten. Osoko bilkura honetan, aurreko lan batzordeetan landutakoa azaldu zioten lehendakaritzako kide zein bertaratutako beste kideei.

Horretarako, hain bat modu ezberdin erabili izna zituzten umeek; antzerkia umore sketch-ak, eta bertsoak!

Lehendakaritzatik gogorazi ziguten, datorren ekainaren 5ean, Bilbao Ume eta Nerabekin lagunkoia den Hiria dela dioen plaka bat jarriko dutela. Plaka hau, Guggenheim parkean jarriko da, kontseiluko kideek aukeratu zuten bezala.

Azkenik, 6º mailako kideak agurtu zitzten, aurten baita beraien azkeneko urtean udal kontseiluan. Horretaz gain, Iñigo Ponbori ere agurra eman zioaten laister eeretiratuko baita.

Bertan gertatu izan zen guztia, akta grafiko batena jaso zen. Akta hau berri honen argazkien sekzioan ikusgai dago.

 


 

2019-05-08 KONTSEILUKO LAUGARREN LAN BATZORDEA

Gaur, Bilboko Udal Kontseiluko aholkurariak beraien laugarren lan batzordean bildu dira.

Guztira 33 aholkurarik parte hartu dute.

Gaurkoan, aurreko lan batzordeetan egindakoa birpasatu eta datorren maiatzaren 22an ospatuko den Osoko Bilkurako aurkezpena prestau dute aholkulariek.

Hau ez ezik, Maristas ikastetxeko aholkulariek  UNICEF-en “Ezinbestekoen” inguruko egindako lanketa, aurkeztu digute.

Oso gogotsu parte hartu dute eta emaitza (datorren 22an ikusiko duguna) paregabea izan da.

 

 

 

 

2019-03-27. KONTSEILUAREN HIRUGARREN LAN BATZORDEA

Gaur 40 lagun bildu dira Ume eta Nerabeen kontseiluko 3. lan batzordea ospatzera.

Kontseilu kideek beraien eskoletan egindako bozkaketen bitartez, Ume eta Nerabeen lagun den Hiriaren zigilua, Guggenheim parkean jartzea erabaki dute.

Horretaz gain, gaurkoan baliabiderik ez dituzten /zituzten pertsonen iguruan aritu gara. Horretarako kale gorrian eta egoera larrian bizi izan diren 3 lagun eta Bizitegiko gizarte hezitzaile batek, beraien testagintzak eta bizipenak elkarbanatu dizkigute. Kontseiluko umeek, hainbat galdera egin izan dizkiete testigantza hauen inguruan.
Gero pertsona hauentzako dituzten desirak eta ametsak idatzi eta eskegi dituzte eta udalari eta politikariei eskaera idatzi eta eskegi ere.

Oso esperientzia polita eta hunkigarria izan da.

 


 

KONTSEILUAREN BIGARREN LAN BATZORDEA 2019-02-20

Atzo otsailaren 20an, haur eta nerabeen udal kontseiluko bigarren lan batzordea ospatu zen.

Hasiera batean kontseilu kideen ikaskideek Agenda 2030 eta garapen iraunkorrerako helburuaei buruz , egindako lanketaren erakusketa ikusketo eta komentatzeko aprobetxatu genuen.

Geroago, kontseiluak Bilboko mugikortasun jasangarriaren inguruko lanketa egin zuen. Batez ere bidegorri, txirrindula, garraio elektriko, Bilbao 30-30 iniziatiba, eta abar. Azkenik kalera irten ziren hiritarrei gaiaren inguruan galderak egiteko. Lan batzordea ixteko,  hausnarketa txiki bate gin zuten puzzle bat sortuz.

 


 

2019-01-23. KONTSEILUAREN LEHEN LAN BATZORDEA

Gaur, nahiz eta eguraldi kaskarra izan, Bilboko haur eta nerabeen  udal kontseilu kideek sekulako lana egin dute La Bolsa udaltegian.

Gaurko erronka UNICEF-ek proposatutako “Tratu Onaren Txertoaren” inguruko hausnarketa eta lanketa egitea izan da.
Gizartean dugun birus oso ezagunari, BIOLENTZIARI, aurre egiteko zer egin dezakete hausnartzen gogotsu aritu dira. Amaierako emaitza, giza osagaiez konposatutako txerto baten diseinua izan da.
Horrez gain, kontseilu kide 203oko Garapen Iraunkorreko helburuen lanketa ekarri dute kontseilura. Lanketa honen aurkezpenak datorren lan batzordera itxaron beharko du.

 


 

KONTSEILUAREN LEHEN OSKO BILKURA 2018-11-20

Atzo azaroaren 20a, Bilboko Haur eta Nerabeen kontseilua BilboRock-en Bildu zen. Kontseiluaren lehendakari ordea Iñigo Pombok, kontseiluko kide

Aurreko sesioaren akta aprobatu eta gero, sailatarteko mahaiak (Bilboko udaleko hainbat saila osatutako mahaia) aurreko osoko bilkuran kontseiluak egindako proposamenen erantzunak eman zaizkie. Honen ondoren, umeak lanean jarri ziren.

Aurten zer landu nahi duten ingurua eztabaidatu zuten. Gero, bere proposamen eta sailtarteko mailaren proposamenen artean aukeratu zuten bozkatuz.

 

Lan honen emaitza, 2018-2019 ikasturterako agenda proposamena izan da:

-Baliabiderik gabeko pertsonentzako baliabideak ezagutu eta landu

-Bilboko bidegorrien sarea eta maileguko bizikleten analisia

-Haur eta nerabeen osasunari buruzko hausnarketa egin

-Unicef-en Tratu onaren txertoa landu

 


 

2018-2019 KONTSEILUKO ORDEZKARI BERRIEN FAMILIEN BILERA

Atzo, azaroak 6, kontseilukide berrien hainbat familia, Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluko nondik norakoen berri izateko, La Bolsa-delako Udaltegira hurbildu ziren.

Bilera honi, Iñigo Pombok sarrera eman zion eta Gizarte Ekintza udal Arloko lagunak ere bertaratu ziren.

Kontseiluaz gain, datorren azaroaren 20an, Campos Elíseos atzerkian burutuko den ” El último tren a Treblinka” antzezlanaz gozatzera gonbidatu zituen Andoni Rekagorrik. Antzezlan honetan umeek beraiek, eszenatokian parte hartzeko aukera izango dute.

 


 

2018-2019 IKASTURTEKO KONTSEILUA MARTXAN JARRI

Udako oporrak eta gero, 2018-2019ko ikasturtean, kontseilua martxan jarri da berriz.

Horretarako, proiektuaren lagun diren ikastetxekin kontaktuan jarri gara. Ikastetxe hauek, aurten ordezkari berriak izendatzeko haueskundeak abian jarri dituzte jada.

 


 

BILBOKO HAURTZAROAREN PLANAREN AURKEZPENA

Bilboko Haurtzaro Planaren aurkezpena, 2018ko ekainak 14
Bilboko Udaletxeko arabiar aretoan gauzatu den ekitaldian alkateak eta kontseiluko zenbait haurrek parte hartu dute.

 


 

HAUR ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUKO BIGARREN OSOKO BILKURA

Gaur, maiatzak 29, Ume eta Nerabeen Udal Kontseiluko 2. ososko bilkura ospatu da BilboRock-en. Kontseilua osatzen duten umeek, kontseiluaren lehendakaritza (Iñigo Pombo, Iñigo Zubizarretak osatua eta Eugeria Salterain jurista gisa) 4 lan batzordeentan landutakoaren inguruan jakinaren gainean jarri dituzte.

Kontseiluko umeek, antolakuntza eta funtzionamenduaren araudiaren inguruan egindako lana aurkeztu dute. Baita Ume eta Nerabeen Udal Planaren inguruko euren hausnarketa, proposamen eta aldarrikapenak osoko bilkurara ekarri ere. Azkenik, Bilbao Balioen Hiriaren inguruko hausnarketa irakurri dute.

Egungo ekimena zein bizitako guztia, marrazki handi batean jasota izan da. Marrazki hau izan da ere, itxiera emateko argazki orokorraren eszenatoki. Joan aurretik, Kontseilua uzten duten 6. mailako kideei agurra eman zaio.