Emaitzak

2016an eta 2017an egindako lanaren ondorioz,

BILBOKO HAURTZAROAREN ETA NERABEZAROAREN EGOERAREN DIAGNOSTIKOA

izeneko dokumentua sortu da.

Diagnostiko horretan, iturri ugaritako datu kuantitatiboak jasotzeaz gain, udalerriko haurrek eta nerabeek zein haien hezkuntzaz eta zaintzaz arduratzen diren helduek eskainitako balorazioa eta informazioa ere jasotzen da.

Horrekin lotuta, eta iturri ugaritako (udaleko sailak, behatokiak edo estatistika-agentziak) datu kuantitatiboak biltzeaz gain, ekintza hauek egin ditugula nabarmendu behar da:
  • Topaketak-gogoetarako tailerrak Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleekin, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoekin, eta DBHko 1. eta 2. mailetakoekin. Guztira, barruti eta ikastetxe ugaritako 138 neska-mutilek eta nerabek hartu dute parte.
  • 8 eta 18 urte arteko herritarrei zuzendutako galdetegia. Ikerketarako beren iritzia eskaini duten adin-tarte horretako 2.216 bilbotarrek osatu zuten galdetegia.
  • Bilboko haurrekin eta nerabeekin batera eta haientzat lan egiten duten familiekin, erakundeekin eta nerabeekin egindako eztabaida-taldeak.

Diagnostikoak Bilboko neska-mutilen eta nerabeen alderdi ugariri buruzko informazioa eskaintzen du eta kapitulu batzuetan antolatu da: demografia eta populazioa; familia; osasuna; hezkuntza; ongizate materiala; egoera ahulean dauden haurrak; kultura eta aisialdia; ingurunea.

Dokumentuaren amaierako zatian, Bilboko haurren eta nerabeen errealitatearen inguruko jarraipena egiteko adierazleen sistema azaltzen da.

Bilboko haurren eta nerabeen errealitatearen inguruan diagnostiko honetan identifikatu diren erronkak, ondorioak eta beharrak izan dira Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Udal Plana prestatzeko abiapuntua.