Nola egingo da kontseiluko partaideen aldaketa?

 

Kontseiluaren erdia urtero berritzea proposatzen da, eta egonaldi denbora gehienez bi urtekoa izatea.

Honela, lehen aldian (2017-2018 ikasturtean), Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ordezkariak sartuko lirateke, hurrengoan (2018-2019 ikasturtean), 6. maila amaitzen dutenak irten eta 5. mailakoek 6. mailakoen lekua hartuko lukete, 5. mailako ordezkari berriak sartuz.

Ikastetxe aliatuak egon ahal izango dira gehienez lau urte . Laugarren urtean programa berriro zabalduko da Bilboko ikastetxe guztientzat eta ikastetxe batek aukera izango du jarraitzeko ikastetxe aliatu moduan.