Nolakoan dira hauteskundeak?

 

Haur eta nerabeen ordezkarien kasuan:

Ekimena proposatuko zaie barruti bakoitzeko Ikastetxeei, eta Udal Kontseiluan parte hartu nahi dutenak eta interesa dutenak proiektuko IKASTETXE ELKARTU izendatuko dira.

  1. Ikastetxe bakoitzari ordezkari kopuru jakin bat esleituko zaio (Kontseiluaren osaera orekatua bermatzeko).
  2. Irakasleek ekimenaren berri emango diete ikasleei (behar izanez gero profesionalen laguntza eta material didaktikoa baliatu ahal izango dira).
  1. Iruzkinak, galderak, argibideak eskatzea eta abar era ludikoan lantzeko gunea irekiko da.
  2. Azkenik, Ikastetxeko gainerako ikasleen izenean Udal Kontseiluan ordezkari gisa parte hartzeko aukera emango zaie haurrei. Parte-hartzea borondatezkoa izango da.
  3. Ikastetxeari esleitutako kopurua baino haur gehiago egongo balira, zozketa egingo da hautagaien artean. Gainerakoekin ordezkoen (adibidez, norbaitek bertan behera uztea erabakiko balu…) zerrenda osatuko da.
  4. ANUKen parte hartzeko, hautetsiek legezko tutoreen baimena aurkeztu eta hitzarmena eta konpromisoa sinatu beharko dute. Programaren zehaztasunak jakinarazteko saio informatiboa izango da familiekin.
  5. Prozesu hau urtero errepikatuko da, Ikastetxe eta eragileak aldatzen joan daitezen; horrela, partaidetza-aukera udalerriko haur eta nerabe gehienei helduko zaiela ziurtatuz.

Helduen kasuan:

Kontseilua osatuko duten helduen kasuan, bi motatako hautaketa egitea proposatzen da: alkatearen kasuan, karguari jarraiki; eta gainerako batzarkideen artean, talde politikoek aukeratuta.