OSOKO BILKURA eta LAN BATZORDE eran antolatzea proposatzen da:
Osoko bilkura: urtean bitan bilduko dira, eskola-ordutegiaren barnean eta osatzen duten pertsona guztiek parte hartuz.
Lan batzordea: urtean lau aldiz bilduko dira , eskola ordutegiaren barnean eta adin txikikoen ordezkariek parte hartuz. Saioetan Bilborekin, auzoekin eta biztanleen bizitzarekin lotutako hainbat gai eta erronka landuko dira.
Helburua saio bakoitzean taldea “azpi-talde edo azpi-batzordeetan” banatzea da (adibidez, 5/6 lagunek osatutako 7/8), horrela, hainbat erronka edo bat bera lantzeko, beti ere udalerriko gune zehatzak kontuan hartuz (barrutiak, auzoak…).
Lan batzordeak eta Batzarrak egingo diren lekua:
- Udala
- Udal-eraikinak
- Hiria
Laguntza: haurren segurtasun- eta askatasun-baldintzak ziurtatuko dituzten hezitzaileak egongo dira uneoro.
Kontseiluan parte hartzeko epemuga: bi urte. Prozesu hau urtero errepikatuko da, Ikastetxe eta eragileak aldatzen joan daitezen; horrela, partaidetza aukera udalerriko haur eta nerabe gehienei helduko zaiela ziurtatuz.
Prozesuan zehar, haurren familiekin bilerak egingo dira Programaren inguruko informazioa helarazi eta bizitzaren atal guztietan haurren partaidetzak duen garrantzia azpimarratzeko.