2017 maiatzaren 24an eta 31an artean erakunde eta Familiekin eztabaida talde batzuk egin ziren haur eta nerabeen errealitatearen diagnostikoa eta hausnarketa zabaltzeko eta partekatzeko asmoaz.
Lehen saioa Bolunta-n burutu zen eta haur eta nerabeen alde lan egiten duten hiriko erakunde sozial ezberdinek parte hartu zuten. Taldean10 entitate ezberdinetako 12 pertsonek parte hartu zuten.
Hurrengo saioa, 18 urte arteko eskola-adineko seme alabak dauzkaten gurasoei zuzendua zegoen eta EDE Fundazioan burutu zen maiatzaren 31an.
Informazioa osatu eta betetzeko Deustuko Udaltegiko Gazteguneko gazteekin talde eztabaida bat burutu zen. Talde honetan, Bilboko ekipamendu honen bizitzan ohikotasunez parte hartzen duten gazte nerabeekin hainbat alderdi landu genuen. Deustuko Gaztegunean egin zuten talde hori 2017ko maiatzaren 26an.
Talde horietan jasotako informazioa Bilboko neska-mutilen eta nerabeen egoeraren inguruko diagnostikoa prestatzeko erabili da adingabeek edo, hezkuntza informaleko edo ez-formaleko lanak egiten, haiekin zuzeneko harremana dutenek adierazitako iritzia kontuan izanda.