Udalak kanpaina instituzional berri bat abiatu du, Bilbo hiri lagunkoiaren (#BilbaoLagunkoia #BilbaoAmigable) posizionamendua indartzeko.
Pertsona guztien ongizatea eta bizi-kalitate duina ahalbidetzen dituen lurralde bat eraikitzeko helburuarekin, Bizkaiko hiriburuak hainbat ekimen diseinatu eta garatu ditu, herritar guztiei parte-hartze, osasun eta segurtasun izaerako aukerak emanez.
Hain zuzen ere, bi kolektibo zehatzek (adineko pertsonak eta adingabeak) urian modu aktiboan parte hartzea sustatzen duten politiken aldeko apustua dela-eta, Bilbok bi izendapen jaso ditu: adinekoekin lagunkoia den hiria (OMEk 2011n emana) eta haurrekin eta nerabeekin lagunkoia den hiria (UNICEFek 2018an emana).
Ildo horretan, helburua handituz, Udalak gizarte osoari ematen dio arreta baina, bereziki, edozein arrazoi tarteko kalteberagoak diren taldeei, eta #BilbaoLagunkoia #BilbaoAmigable sentsibilizazio-kanpaina zabaltzen du.
Bizkaiko hiriburuaren errealitatea eta aniztasuna kontuan izanik, irudien eta bideoen protagonistek bilbotar guztiak ordezkatzea gura izan dugu. Horregatik, bilbotar guztiak kanpaina honetan islatu nahi izan ditugu. Kanpainaren leloa, hain zuzen ere, “Cuando Bilbao forma parte de tu vida, tú formas parte de Bilbao”, “Bilbo Zurekin, Bilbo zurea” da.
Uriko toki esanguratsuen eta eraikinen irudi errealen gainean proiektatu dira protagonistak, hau da, udalaren komunikazio-ekintza honekin bat gura egin izan duten bilbotarrak, Bilbo pertsona guztiekin lagunkoia den hiria izatearen esangura nabarmendu gura dutenak.
Kanpaina, gainera, hiru udal estrategiaren barruan kokatzen da, non hiri inklusibo, askotariko eta solidario baten oinarri gisa balioak lantzen baitira: Bilbo Balioen Hiria, Bilbo Kulturarteko Hiria, eta Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH).