2. LAN-BATZORDEA (OTSAILA 2021)
Saio honen helburua bullyingari buruzko diagnostikoa egitea zen.
Horretarako, saioa baino lehen ikastetxeei bidali zieten unitate didaktiko bat. Unitate horretan galdetegi bat zegoen klasekideei egiteko. 4 galdetegi mota bidali ziren:
- Bullyinga non gertatzen den aztertzekoa (lekuak)
- Nortzuk parte hartzen duten halako egoeretan aztertzekoa (protagonistak)
- Egoerak aztertzeko galdetegia (egoerak)
- Biolentzia motak aztertzeko galdetegia (biolentzia motak)
Saioan ikastetxe guztietan atera ziren emaitzak partekatu eta komentatu ziren eta beste kontseilukideek esan dutenari ekarpenak egiten zizkioten umeek.