2019-2020 IKASTURTEKO 2. LAN BATZORDEA

2020ko otsailaren 26an, Haurren eta Nerabeen Udal Kontseiluko kideak batu ziren 2019-2020 ikasturteko bigarren lan batzordea ospatzeko.

Bigarren lan batzordean gai honen inguruan aritu ziren: Bilboko zabor bilketa. Saio honen helburua Bilboko garbiketa sistema ezagutzea izan zen, baita gizakiok sortzen dugun hondakin kantitateaz eta birziklapenaren inguruko garrantziaz jabetzea ere.

Batzordekideen artean 6 garbiketa brigada eratu ziren. Talde bakoitzak hiru zeregin zituen:

  • Egokitutako zonaldean topatzen zituzten hondakin guztiak jasotzea eta kalea garbitzea.
  • Herritarrei inkestak egitea hondakinen kudeaketa eta birziklatzeko ohiturei buruzkoak.
  • Zonaldearen behaketa egitea (garbitasun maila, zakarrontzi eta edukiontzi kopurua…).

Garbiketa Publikoaren eta Hondakinen Kudeaketako udal-teknikariak eta kaleak garbitzeaz arduratzen diren bi langileek hondakinen kudeaketan parte hartzen duten baliabideen funtzionamenduari eta antolaketari buruz hitz egin zuten.

Batzordekideek azalpenak jaso eta galderak egin ondoren, hobetzeko proposamenak pentsatu eta idatzi zituzten. Horretarako, egindako proposamenak hosto formako orri batean idatzi zituzten, denon artean zuhaitza proposamenez betetzeko.

 

 

FacebooktwitterredditpinterestlinkedinmailFacebooktwitterredditpinterestlinkedinmail
Posted in Sin categoría.