Bilbao HAU
Bilbok haurrekin adiskidetsua den hiria izan nahi du 2022an
Bilboko Udalak, Bilbo Haur eta Nerabeen lagun den hiria izateko Aitorpena berritzeko izapideak hasi ditu. UNICEF Espainiako Batzordeak emandako zigilu horrek balioa ematen dio herri eta hirietan haur eta nerabeen alde egindako lanari, Haurren Eskubideen ikuspegitik.
2018an, Bilbok sari hori lortu zuen, haur eta nerabeei buruzko diagnostikoa eta Etorkizunari Begira Udal Plana egin ondoren. Horrez gain, Bilboko Haur eta Nerabeen Udal Kontseilua eratu zen, udalerriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 45 neska-mutilek osatua, eta udal-politiken esparruan ideiak proposatzea dute helburu.
2021ean, UDALERRIKO HAURREN ETA NERABEEN ERREALITATEAREN DIAGNOSTIKO BERRI BAT egin nahi dugu. Diagnostiko horretan, Bilboko haur eta nerabeen ikuspegiak leku garrantzitsua izango du, eta, ondoren, HAURREN ETA NERABEEN UDAL PLANA eguneratuko da.
Ba al zenekien?
Haurrekin Adiskidetsua den Hiria programaren helburua da Espainiak sinatutako Haurraren Eskubideen Hitzarmena (NBE, 1989) Udal Gobernuen sailean ezartzea.
Haurtzaro eta nerabezaroko udal-planak bultzatzen dituen, udal-bizitzan haurren partaidetza bultzatzen duen, haurtzaro eta nerabezaroaren eskubideak garatzeko ezein udal-politika bultzatzen eta politika hauen etengabeko hobekuntza eta garapena herritarren eta erakundeen arteko elkarlana dinamizatzen duen programa da.
HAURREKIN ADISKIDETSUA den HIRIA programaren inguruan gehiago jakin nahi duzu? Sakatu hemen: www.ciudadesamigas.org
Zer lortu du Bilbok haurrekin adiskidetsua den hiria denetik?
Udalerriko haurren eta nerabeen errealitatearen inguruko diagnosi multidimentsionala lortzea.
Administrazioko erakundeen eta hainbat sailen artean Koordinaziorako Sailen arteko Mahaia izatea.
Kolektiboaren eskubide eta beharrei erantzuteko Haur eta Nerabeen udal Plana izatea, beti ere, Udal Gobernuaren eskumenen barnea
Udalerriko haurren eta nerabeen ordezkapen eta partaidetza-organo egonkorra izatea.
Udalak haurren ongizaterako egindako lan osoaren berri emango duen eta gidatuko duen Jarduera Memoria izatea.