2019-2020 IKASTURTEKO 1. LAN BATZORDEA

2020ko urtarrilaren 29an, Haurren eta Nerabeen Udal Kontseiluko kideak batu ziren 2019-2020 ikasturteko lehen lan batzarra ospatzeko.

Oraingoan, Bilboko 12 ikastetxetako 39 umek parte hartu zuten batzarrean. Umeak ez ezik, gerturatu ziren irakasleek, batzarreko hezitzaileek, Gizarte Ekintza saileko teknikariak, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko teknikariak, eta GKEetako arduradunek ere parte hartu zuten.

Aurreko osoko bilkuran erabaki zuten bezala, lehenengo lan batzarrean aurrekoan hautatuko gai baten inguruan aritu ziren: Bilbotik Afrika eta Hego Amerikara, Zer da Elkarlana?

Saio honen helburua nazioarteko elkarlanaren garrantziaz jabetzea zen, Bilboko Udalak Afrikan eta Hego Amerikan burutzen dituen kooperazio proiektuak ezagutuz.

Ikerketa lana amaitu eta gero, talde bakoitzak gainontzeko batzordekideei muralak aurkeztu genizkien, landutako proiektuaren inguruko ideia nagusiak azpimarratuz.

Talde guztien aurkezpenak amaitutakoan, taldeka jarri ginen berriro ere GKEek egiten duten lanaren inguruan hausnartzeko eta ondorioz, hobetzeko proposamenak eta Bilboko Udalari egiteko eskaerak pentsatu eta aurkeztu genituen.

 

 

AZAROAK 20, BILBOKO UDALEAN, HAUR ETA NERABEEN UDALBATZA BURUTU ZEN

Ibarretxe Gizarte Ekintza Saileko zinegotziak parte hartu zuten, udaleko alderdi politikoeetako ordezkariak bai eta  Umeen eta Nerabeen Udal Kontseilua osatzen duten 46 neska mutilek ere.

Udalbatzan zehar, umeek, udaleko sail ezberdinetako kideek egindako iradokizunak entzun eta 2019/2020 ikasturterako lan proposamenak egiteko aukera izan dute.

Plenoa berezia izan da, Umeen Eskubideen Konbentzioaren 30. urteurrenarekin bat egin duelako; hauxe, nazioarteko hitzarmen bat da adin txikikoen oinarrizko Giza Eskubideak aitortzen dituena eta 196 herrialdek sinatu zutena.

Alkateak, ekitaldian gogoratu du adingabeek iritzia emateko eta parte hartzeko eskubidea dutela eta horixe dela, hain zuzen ere, Kontseiluaren xedea: “zuen proposamenak esateko espazio bat eskaini gura dizuegu, horrela, Bilbok, aurrera egiten jarrai dezan eta hobetu dadin, hirian bizi diren haurren ikuspegitik egin ahal izango du, hau da, zuen begietatik  abiatuta”.

 

 

2019/2020KO KONTSEILUKO ORDEZKARI BERRIEN FAMILIEKIN BILERA

Atzo, azaroaren 13an, La Bolsa eraikinean kontseiluko aurkezpenari buruzko bilera burutu genuen kontseiluko batzordekide berrien familiekin. Juan Ibarretxek egin zen sarrera eta Bilboko Udaletxeko Gizarte Ekintza Saileko langileak ere etorri ziren.

Bilera honetan, familiek proiektua ezagutu ahal izan dute, baita 2019/2020 ikasturtean zehar garatuko diren saioak eta Bilboko Haur Kontseilua osatzen duten pertsonen eskubide eta betebeharrak ere.

 

 

BILBO, HAUR ETA NERABEEN HIRIA- plakaren inaugurazioa

Ekainaren 6an arratsaldeko 13:00tan, Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluko hainbat kidekin, Gizarte Ekintza saileko zinegotziarekin,  Iñigo Pombo,  udal taldeko beste kideekin batera eta baita Unicef Eukadiko lehendakariarekin, Isidro Elezgarai jaunarekin, Bilbao haur eta nerabeen Hira dela adierazten duen plaka inauguratu zuten.

Plaka hau, UNICEFen eskutik, Guggenheim parkearen ondoan jarri da, Bilbao ‘Haur eta nerabeen laguna den hiria’ dela adieraziz.

Bilbo ‘Haur eta nerabeen lagun den hiria’ izateko izendapena “denon konpromezuari esker” izan dela gogoratu du Aburtok.

 

 

BILBO, HAUR ETA NERABEEN LAGUN DEN HIRIA

Datorren ostegunean, ekainaren 6an, Bilbao Haurren Lagun den hirian dela ziurtatzen duen plaka jasoko du Bilbok.

Plaka hau, arratsaldeko 13:00tan jarriko da Guggenheim parkean. Kokapena Haur eta Nerabeen Udal Kontseilu kideek aukera zuten bozkaketa bidez.

Bigarren lan batzordean, Europa Parkea, Casilda Iturrizar parkea eta Guggenheim parkearen artean bozkatu zute kontseuliko kideek, azkeneko aukera irabazle izan zelarik.

2019-05-22 KONTSEILUAREN BIGARREN OSOKO BILKURA

Aurreko maiatzaren 22an, bigarren osoko bilkuran  bildu ziren Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluko kideak. Oraingoan, lehendakaritzan Iñigo Pombo zinegotzia eta Eugenia Salterain idazkaria egon ziren. Haiekin batera, Iñigo Zubizarreta Gizarte Ekintza arloko zuzendaria bertaratu zen, zein  arlo bereko beste kide batzuk.

44 umek parte hartu zuten. Osoko bilkura honetan, aurreko lan batzordeetan landutakoa azaldu zioten lehendakaritzako kide zein bertaratutako beste kideei.

Horretarako, hainbat modu ezberdin erabili izan zituzten umeek; antzerkia umore sketch-ak, eta bertsoak!

Lehendakaritzatik gogorarazi ziguten, datorren ekainaren 5ean, Bilbao Ume eta Nerabeekin lagunkoia den Hiria dela doien plaka bat jarriko dutela. Plaka hau, Guggenheim parkean jarriko da, kontseiluko kideek aukeratu zuten bezala.

Azkenik, 6º mailako kideak agurtu zituzten, aurten baita beraien azkeneko urtea udal kontseiluan. Horretaz gain, Iñigo Pombori ere agurra eman zioten laster erretiratuko baita.

Bertan gertatu izan zen guztia, akta grafiko batean jaso zen. Akta hau berri honen argazkien sekzioan ikusgai dago.

 

 

2019-05-08 KONTSEILUKO LAUGARREN LAN BATZORDEA

Gaur, Bilboko Udal Kontseiluko aholkurariak beraien laugarren lan batzordean bildu dira.

Guztira 33 aholkurarik parte hartu dute.

Gaurkoan, aurreko lan batzordeetan egindakoa birpasatu eta datorren maiatzaren 22an ospatuko den Osoko Bilkurako aurkezpena prestau dute aholkulariek.

Hau ez ezik, Maristas ikastetxeko aholkulariek  UNICEF-en “Ezinbestekoen” inguruko egindako lanketa, aurkeztu digute.

Oso gogotsu parte hartu dute eta emaitza (datorren 22an ikusiko duguna) paregabea izan da.

 

 

 

 

2019-03-27. KONTSEILUAREN HIRUGARREN LAN BATZORDEA

Gaur 40 lagun bildu dira Ume eta Nerabeen kontseiluko 3. lan batzordea ospatzera.

Kontseilu kideek beraien eskoletan egindako bozkaketen bitartez, Ume eta Nerabeen lagun den Hiriaren zigilua, Guggenheim parkean jartzea erabaki dute.

Horretaz gain, gaurkoan baliabiderik ez dituzten /zituzten pertsonen iguruan aritu gara. Horretarako kale gorrian eta egoera larrian bizi izan diren 3 lagun eta Bizitegiko gizarte hezitzaile batek, beraien testagintzak eta bizipenak elkarbanatu dizkigute. Kontseiluko umeek, hainbat galdera egin izan dizkiete testigantza hauen inguruan.
Gero pertsona hauentzako dituzten desirak eta ametsak idatzi eta eskegi dituzte eta udalari eta politikariei eskaera idatzi eta eskegi ere.

Oso esperientzia polita eta hunkigarria izan da.

 

 

KONTSEILUAREN BIGARREN LAN BATZORDEA 2019-02-20

Atzo otsailaren 20an, haur eta nerabeen udal kontseiluko bigarren lan batzordea ospatu zen.

Hasiera batean kontseilu kideen ikaskideek Agenda 2030 eta garapen iraunkorrerako helburuaei buruz , egindako lanketaren erakusketa ikusketo eta komentatzeko aprobetxatu genuen.

Geroago, kontseiluak Bilboko mugikortasun jasangarriaren inguruko lanketa egin zuen. Batez ere bidegorri, txirrindula, garraio elektriko, Bilbao 30-30 iniziatiba, eta abar. Azkenik kalera irten ziren hiritarrei gaiaren inguruan galderak egiteko. Lan batzordea ixteko,  hausnarketa txiki bate gin zuten puzzle bat sortuz.

 

 

2019-01-23. KONTSEILUAREN LEHEN LAN BATZORDEA

Gaur, nahiz eta eguraldi kaskarra izan, Bilboko haur eta nerabeen  udal kontseilu kideek sekulako lana egin dute La Bolsa udaltegian.

Gaurko erronka UNICEF-ek proposatutako “Tratu Onaren Txertoaren” inguruko hausnarketa eta lanketa egitea izan da.
Gizartean dugun birus oso ezagunari, BIOLENTZIARI, aurre egiteko zer egin dezakete hausnartzen gogotsu aritu dira. Amaierako emaitza, giza osagaiez konposatutako txerto baten diseinua izan da.
Horrez gain, kontseilu kide 203oko Garapen Iraunkorreko helburuen lanketa ekarri dute kontseilura. Lanketa honen aurkezpenak datorren lan batzordera itxaron beharko du.