PLANA
2018-2012 Haurtzaroko eta Nerabezaroko Bilboko Planak jasotzen eta antolatzen ditu Bilboko 18 urtez beheko pertsonei zuzendutako udal-jarduera guztiak, sail ugariek aurretik garatzen dituztenak zein hurrengo urteotan sartzea aurrez ikusi dituztenak barne. Planaren helburua da Bilboko neska-mutilei eta nerabeei zuzendutako udal-jardueraren koordinazioa eta kudeaketa hobetzea. Horretarako, kolektibo horren eskubideak eta parte-hartzea betetzea bermatzen lagunduko lukeen lanerako eta kudeaketarako egitura komuna ezarri da.
METODOLOGIA
Bilboko haurren eta nerabeen egoeraren diagnostikoan identifikatutako erronka eta ondorioak abiapuntutzat hartuta, Bilbo, Hiri Adiskidetsua Haurrekin sailen arteko mahaia osatzen duten udaleko 14 sail eta erakundeek, eta haurrei edo nerabeei zuzendutako programa edo zerbitzuren bat duten edo haien jarduerak haur eta nerabeen ongizatean eragin esanguratsua izan dezakeen guztiek elkarrekin egin dute lan Plan hau prestatzeko.
Planaren ildo estrategikoak
1. Familiari babesa ematea seme-alaben hazkunde arduratsuan kontziliazioa errazten duten eta gurasoei esparru horren inguruko tresnak eskaintzen dizkieten neurrien bidez.
2. Neska-mutilen eta nerabeen osasun fisikoa eta burukoa bultzatzea arrisku-jokabideak prebenitzetik, ohitura osasungarriak bultzatzetik eta arreta goiztiarra eskaintzetik hasita.
3. Ikasle guztien eskolako arrakasta bultzatzea berdintasunik eza prebenitzeko bitarteko gisa.
4. Haurren txirotasuna eta berdintasunik eza murriztea adingabeak dituzten familiei babesa emanda haien garapenean eragin negatiboena duten beharrei estaldura emateari dagokionez.
5. Haurren eta nerabeen kalteberatasuneko, arriskuko eta babesgabeziako egoeretan prebentzioa, arreta eta esku-hartzea hobetzea.
6. Haurren eta nerabeen parte-hartzea bultzatzea aisialdiko, kultura arloko eta kiroletako jardueretan haien zaletasun eta beharretara egokituta dagoen eskaintza barneratzailearen bidez.
7. Euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzea adingabeen bizitzako esparru guztietan haien kultur nortasuna osatzen duen elementu gisa.
8. Balioetan oinarritutako heziketa (aniztasunarekiko errespetua, genero-berdintasuna…), elkarbizitza eta partaidetza bultzatzea hezkuntza arloko eragile ugarien artean koordinatuta.
9. Neska-mutilen eta nerabeen beharrak zeharka txertatzea hiriaren diseinuan. Hala, hiritartasunaren partaide aktibo gisa aitortu behar dira eta horren inguruko erabakietan haien parte-hartzea bermatu behar da.
10. Adingabeekin lan egiten duten eragile ugarien eta erakundeen artean koordinazioa bultzatzea garatutako esku-hartzeen koherentzia, egonkortasuna, jarraipena, eragingarritasuna eta eraginkortasuna lortzeko.