PLANA 2022
2025eko Haur eta Nerabeen II. Udal Plana azken urteotan udalerrian egin den lanarekin jarraitzeko eta Haurren Eskubideen Hitzarmenean jasota dauden eskubideak behar bezala bete daitezen eta haur eta nerabeek udal-politikan parte har dezaten zeharka sustatzeko tresna da.
II Plan honen xedea udalerriko haur eta nerabeen erronkei eta desafioei erantzutea da, gero eta koordinatuago eta bateratuago dauden jarduketak hedatuz haur eta nerabeen ongizatea, eskubideak eta bizi-kalitatea bermatzen dituzten printzipio batzuen inguruan. Halaber, barnean sortutako topaketarako eta trukerako egiturak finkatu eta kanpora begira koordinatzeko beste modu batzuk zabaldu nahi ditu.
Udalerriko haur eta nerabeei zuzendutako jarduketa guztiak planifikatzeko, antolatzeko eta sistematizatzeko tresna nagusia da. Era berean, baliagarria da udalerrian haur eta nerabeen eskubideak betetzen diren jakiteko jarraipena egiteko eta Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendaren helburuentzat estrategikoenak diren ekarpenak monitorizatzeko.
Kontsultatu plana: