Udalbatzan zehar, umeek, udaleko sail ezberdinetako kideek egindako iradokizunak entzun eta 2019/2020 ikasturterako lan proposamenak egiteko aukera izan dute.
Plenoa berezia izan da, Umeen Eskubideen Konbentzioaren 30. urteurrenarekin bat egin duelako; hauxe, nazioarteko hitzarmen bat da adin txikikoen oinarrizko Giza Eskubideak aitortzen dituena eta 196 herrialdek sinatu zutena.
Alkateak, ekitaldian gogoratu du adingabeek iritzia emateko eta parte hartzeko eskubidea dutela eta horixe dela, hain zuzen ere, Kontseiluaren xedea: “zuen proposamenak esateko espazio bat eskaini gura dizuegu, horrela, Bilbok, aurrera egiten jarrai dezan eta hobetu dadin, hirian bizi diren haurren ikuspegitik egin ahal izango du, hau da, zuen begietatik abiatuta”.