HAURTZAROAREN ERREALITATEARI BURUZKO DIAGNOSTIKO BERRIA ABIAN JARRI DA

Bilboko Udalak Haurrekin Adiskidetsua den Hiria zigilua berritzeko izapideak hasi ditu, eta abiapuntutzat hartu du haurren eta nerabeen errealitateari buruzko diagnostiko berri bat egitea, ondoren Tokiko Plana eguneratu ahal izateko.

Bilboko haur eta nerabeen ikuspegiak leku garrantzitsua hartuko du diagnostiko berri hau egiteko orduan: apiriletik maiatzera bitartean, 8 eta 18 urte bitarteko biztanleei zuzendutako inkesta bat aktibatzea aurreikusi da, haien ahotsa entzuteko. Horrez gain, udalerriari, kezkei eta interesei buruzko mikrokontakizunak idatz ditzaten sustatzeko ekimena ere aurreikusi da. Gainera, diagnostikoak Haurren eta Nerabeen Udal Kontseiluaren parte-hartzea jasotzen du, bai eta udalerriko erakunde erreferenteena ere, eztabaida-taldeen bidez.

Datu horiek bilduta, Udalak funtsezko informazioa jaso ahal izango ditu, hala nola hiri-ingurunea, kultura, aisia, astialdia, hezkuntza, familia, partaidetza edo osasuna, bai eta indarguneak, aukerak eta kezkak identifikatu ere, haur eta nerabeen neurrira egindako plan bat garatu ahal izateko. Aurreikuspenen arabera, 2022ko bigarren seihilekoan UNICEFek “Bilbok Haurrekin Adiskidetsua den Hiria” zigilua berrituko du.

Informazio gehiago

 

 

FacebooktwitterredditpinterestlinkedinmailFacebooktwitterredditpinterestlinkedinmail
Posted in Sin categoría.