Hauteskunde-prozesua borondatezkoa eta parte-hartzailea izan da. Barruti, adin eta sexuaren araberako ordezkaritza antolatzea adostu da, eta hainbat plaza gorde dira, atzerriko gutxiengoen, dibertsitate funtzionala duten adingabeen etniakoen presentzia eta ikusgarritasuna bermatzeko.
Urrian, tailer didaktikoak antolatu dira Kontseiluko kide diren hezkuntza-zentroetan. Aipatutako tailerren bitartez, irakasleek parte-hartzearen inguruko gako-gaietako batzuk lantzen dituzte umeekin, proiektuaren barruan kokatzen laguntzeko.
Elkartutako zentro bakoitzean, Lehen Hezkuntzako umeei –Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoak– Kontseiluan parte hartzeko hautagai izateko aukera eman zaie. Parte-hartzea eta hautagaitzak aurkeztea borondatezkoa izan dadila proposatu da. Zentro baterako orientazio-kuotak ezarritakoa baino hautagai gehiago egon direnean , zozketa bat egin da horien artean. Gainerakoak zerrenda batean jasoko dira, eta inork uko egitekotan jarriko da abian.