BILBOKO UME ETA NERABEEN KONTSEILUAREN LEHEN OSOKO BILKURA

Pasa den azaroaren 20an Bilboko Ume eta Nerabeen Kontseiluaren lehen Udalbatzarra ospatu zen Udaletxeko Arabiar aretoan. Hemen, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako Bilboko 45 neska eta mutil batu ziren beste 6 alderdi politiko desberdinetako politikariekin, alkatearekin eta idazkariarekin batera haien burua batzordekidelez formalki aurkeztuz.

Lehenik eta behin talde txikietan banatu eta alkateak Umeen Eskubideen Konbentzioaren urteurrena zela gogorarazi zigun eta, sortzen ari ginen Kontseilua horren harira zihoala argitu ere.

Orduan talde txikietan bananduta geundelarik, politikariekin batera lanean hasi ginen kontseiluaren funtzio eta zereginakzehazteko.

Lan gogorra izan zen guztion artean akordioetara heltzea, baina elkar lankidetza eta guztion iritziak entzuteari esker lortu genuen. Lehen pauso hau ospatzeko hamaiketako bat hartzera jaitsi ginen Udaletxeko sarrerara eta horrekin batera lorturikoa komunikabideei helearazi genien.

Indarra berreskuratu eta gero, Arabiar aretora berriro ere igo eta hemen alkatearekin hizketan hasi ginen, Bilboko egoeraren azalpen txiki bat jasotzeko umeen iritziei dagokionez eta proposamenak elkarren artean luzatzeko.

Jardunaldiarekin bukatzeko alkateak batzordekide ginen 45 neska eta mutilei domin bat eman zigun lehen Udalbatzar honi amaiera emanez

 

 

FacebooktwitterredditpinterestlinkedinmailFacebooktwitterredditpinterestlinkedinmail
Posted in Sin categoría.