GJH BELAUNALDIEN ARTEKO JARDUNALDIA

2022ko abenduaren 13an belaunaldien arteko jardunaldia egin zen, eta bertan Adinekoen Kontseiluko eta Haurren eta Nerabeen Kontseiluko kideek parte hartu zuten.

2030 Agendaren 17 GJHen aurkezpen bat egin zen erakusketa formatuan. Bertan, haurrek eta adinekoek bakoitza zertan datzan ikusi ahal izan zuten.

Ondoren, talde txikitan banatuta, haurren eta adinekoen parte-hartze aktiboa GJHetan zergatik den ezinbestekoa landu zen. Hori pertsonen bizipenetik bertatik egin zen, non esperientziak, zalantzak, inplikazioa… partekatuko diren, belaunaldi oso ezberdinen artean jakintzak transmititzeko.

Partekatze horrek 2030 Agenda betetzen aktiboki parte hartzeak duen garrantziaz hausnartzera eraman zituen, eta jardunalditik aurrera lan egiteko konpromisoa hartzeko ekintza zehatzak atera ahal izan zituzten.

CDNren 2022ko AZAROAREN 18ko Munduko Egunaren ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Haurren eta nerabeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa bat da.

Giza kostu, kostu sozial eta kostu ekonomiko izugarriak dakartza. Orain arte egindako ikerketek adingabeen eta haien ingurunearen ongizatean, osasunean eta segurtasunean dituen ondorio kaltegarriak eta iraunkorrak ikusarazten lagundu dute. Ondorioz, eragin handia du gizarte eta herrialdeen segurtasunean, gizarte-kohesioan eta garapenean.

EAEko erakundeok ibilbide luzea egin dugu hainbat motatako neurri eta politika publikoen garapenean (planak, programak, zerbitzuak), kalteberatasun-egoeran dauden haur eta nerabeen eskubideak eta prebentzioa, detekzioa, arreta, babesa eta erreparazioa sustatzeko.

Gaur, azaroak 20, BILBOKO UDALAK publikoki berresten du haurren eta nerabeen eskubideekiko eta, bereziki, haur eta nerabeen aurkako indarkeria mota guztien aurkako borrokarekiko konpromisoa.

Helburu horrekin, indarrak batu nahi ditugu Euskadiko erakunde eta eragile guztiekin, eskubideen sustapenean, prebentzioan, detekzio goiztiarrean, arretan eta indarkeriaren erreparazioan irmo aritzen diren guztiekin.

Horretarako, BAT EGITEN DUGU HAUR ETA NERABEEN KONTRAKO INDARKERIARI AURRE EGITEKO EUSKAL ESTRATEGIArekin (2022-2025), hiru lurralde-mailetako erakundeek, hirugarren sektoreko elkarteek, adituek, haurrek eta nerabeek parte hartu dugun prozesu baten ondorioz egin dena.

Estrategia horren bidez, euskal erakundeok helburu hauek lortu nahi ditugu:

  • Eskubideak sustatzea eta indarkeria mota guztiak prebenitzea
  • Indarkeria-egoerak goiz detektatzea eta horietan garaiz esku hartzea.
  • Arreta eta babes integralagoa eskaintzea
  • Erakunde eta entitateen arteko lankidetza eta elkarlana sendotzea
  • Errealitatea gehiago eta hobeto ezagutzea eta giza eskubideen urraketa horri ematen zaizkion erantzunak etengabe hobetuko dituen ezagutza sortzea.

Gure atxikimenduarekin konpromiso hauek hartzen ditugu:

  • Gure politiketan eta jardueretan Estrategian definitutako printzipioak, ikuspegiak, irizpideak eta orientabideak sartzea.
  • Urtero, egiten ditugun ekintzen eta ekintza horien ezarpen-mailaren berri ematea, estrategiaren helburu estrategikoei eta jarduera-ildoei dagokienez.

Euskal gizarte osoa animatzen dugu haurren eta nerabeen eskubideak sustatzeko konpromiso aktiboa hartzera eta indarkeria mota orotatik aske bizi eta hazi daitezen zaintzera.

BILBO HIRI LAGUNKOI DEKLARATZEKO KANPAINA, 2022KO AZAROAREN 18AN

Udalak kanpaina instituzional berri bat abiatu du, Bilbo hiri lagunkoiaren (#BilbaoLagunkoia #BilbaoAmigable) posizionamendua indartzeko.

Pertsona guztien ongizatea eta bizi-kalitate duina ahalbidetzen dituen lurralde bat eraikitzeko helburuarekin, Bizkaiko hiriburuak hainbat ekimen diseinatu eta garatu ditu, herritar guztiei parte-hartze, osasun eta segurtasun izaerako aukerak emanez.

Hain zuzen ere, bi kolektibo zehatzek (adineko pertsonak eta adingabeak) urian modu aktiboan parte hartzea sustatzen duten politiken aldeko apustua dela-eta, Bilbok bi izendapen jaso ditu: adinekoekin lagunkoia den hiria (OMEk 2011n emana) eta haurrekin eta nerabeekin lagunkoia den hiria (UNICEFek 2018an emana).

Ildo horretan, helburua handituz, Udalak gizarte osoari ematen dio arreta baina, bereziki, edozein arrazoi tarteko kalteberagoak diren taldeei, eta #BilbaoLagunkoia #BilbaoAmigable sentsibilizazio-kanpaina zabaltzen du.

Bizkaiko hiriburuaren errealitatea eta aniztasuna kontuan izanik, irudien eta bideoen protagonistek bilbotar guztiak ordezkatzea gura izan dugu. Horregatik, bilbotar guztiak kanpaina honetan islatu nahi izan ditugu. Kanpainaren leloa, hain zuzen ere, “Cuando Bilbao forma parte de tu vida, tú formas parte de Bilbao”, “Bilbo Zurekin, Bilbo zurea” da.

Uriko toki esanguratsuen eta eraikinen irudi errealen gainean proiektatu dira protagonistak, hau da, udalaren komunikazio-ekintza honekin bat gura egin izan duten bilbotarrak, Bilbo pertsona guztiekin lagunkoia den hiria izatearen esangura nabarmendu gura dutenak.

Kanpaina, gainera, hiru udal estrategiaren barruan kokatzen da, non hiri inklusibo, askotariko eta solidario baten oinarri gisa balioak lantzen baitira: Bilbo Balioen HiriaBilbo Kulturarteko Hiria, eta Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH).

LEHEN OSOKO BILKURA-Azaroak 19

Aurreko azaroaren 19an, Udal kontseiluko lehen osko bilkura ospatu zen.

BilboRock-en bildu ginen, eta ikastetxe lagun eta udal sailek proposatutako hainbat gaien artean, Udal kontseiluko kideek ARRAZISMOA, MATXISMOA eta TRATU ONAK, bai pertsonen artean baita animaliekin, lantzea erabaki zuten.

Gehien bat bozkatu ziren beste gaiak: Agenda 21 eta ingurumea, eta haur eta nerabeentzako aisialdi gunean berpentsatzearena izan ziren.

Kontseilua datorren hilabetean bilduko da lanean jarraitzeko.

 

 

BIHAR UDAL KONTSEILUA MARTXAN JARRIKO DA

Datorren azaroaren 19an, 2021-2022 ikasturteko, Bilboko Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluko lehen osoko bilkura ospatuko da BilboRock-en.

Oraingoan 16 hezkuntza zentrok parte hartuko dute, lehen hezkuntzako 5 eta 6. mailako eta bigarren hezkuntzako 1. mailako 46 ikaslek,  Bilboko haurtzaro eta nerabezaroa errepresentatuz.

Osoko bilkura honetan alderdi politiko ezberdinekin bat, ikasturtean zehar zein gai landuko duten aukeratuko dute.

Laster informazio gehiago!!

 

 

 

 

2021-22 HAUTESKUNDEAK ETA FAMILIA BILERA (azaroak 10)

2021-22 kurtso honetan, Bilboko Haur eta Nerabeenmkontseiluko ibilbidea egiten jarraituko dugu,

Hauteskundeak egin izan ditugu. Aurten gehiago gara!

Gainera aurten D. B. H.-ko lehen mailako ikasleek parte hartuko dute ere. Talde lanean arituko gara, beti ere COVID-19 gatik betebeharreko neurriak kontutan hartuz: musukoak, segurtasun distantzia, eta abar.

Datorren azaroaren 10an ordezkari berrien familiakin bilera egingo dugu La Bolsa udaltegian, kontseiluaren inguruko informazioa zabaltzeko asmoz.

 

 

 

HAURREN LAGUN DEN HIRIA MIKROKONTAKIZUNEN EKIMENA

Gaur Diegoren bisita izan dugu, Hiri Adeitsua Umeekin (HAU) mikrokontakizunen egitasmoan parte hartu duena. Francesco Tonucciren “Haurren Hiria” liburuaren ale bat jaso du, UNICEFen HAU programa inspiratu duen pentsalaria. Liburuak egungo hiri-ereduari buruzko gogoeta egiten du, baita hiri-espazioak birdefinitzean haurrak eta nerabeak izateak duen garrantziari buruzkoa ere.

Eskerrik asko Diego zure parte-hartzeagatik!

 

 

UMEEN ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUKO ORDEZKARI BATZUK BILBOKO ALKATEAREKIN BILDU DIRA

Ekainaren 7an, Bilboko Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluko ordezkari batzuk Juan Mari Aburto alkatearekin bildu ziren, ikasturtean egindako lana azaltzeko.

Alkateaz gain, Isidro Elezgarai Euskal Autonomia Erkidegoko Unicef Batzordeko presidenteak eta Juan Ibarretxe eta Iñigo Zubizarreta Gizarte Ekintzako zinegotziek hartu dute parte bileran.

Haurrek Bullying-aren aurkako manifestua irakurri dute, lan batzordeetan beraiek egina. Era berean, ikastetxeetan jazarpena errotik kentzeko proposamenak alkateari helarazi dizkiote. Horien artean, honako hauek nabarmendu dira: jardunbide egokien eskuliburu bat, gatazkak konpontzeko gune bat, biktimen testigantzak jasotzeko postontzi bat, laguntza-talde bat, ikasleen arteko bitartekaritza bultzatzea, parkeetan egin beharreko ekintzak, elkarte bat eratzea, gurasoekin hitzaldiak, sentsibilizazio-kanpaina bat edo sare sozialetan zabaltzeko bideo bat. 

 

BIDEOA

 

1.000 HAUR ETA NERABEK BAINO GEHIAGOK PARTE HARTU DUTE HAUR ETA NERABEEN ERREALITATEARI BURUZKO INKESTA DIAGNOSTIKOAN

Bilboko 2021eko haur eta nerabeen errealitateari buruzko diagnostikoak barruti guztietako mila haur eta neraberen ekarpenak bildu ditu, eta aukera emango du jakiteko zer ikuspegi duten gaur egun hainbat gairi buruz, hala nola familia-harremanei, eskola-bizitzari, osasunari, hiri-inguruneari, mugikortasunari, aisialdiari, kirolari eta abarri buruz.

Udalerriko ikastetxeekin eta erakunde aliatuekin maiatzean zehar egindako lankidetzaren ondorioz, Udalak udalerriko haur eta nerabeen errealitatearekin zerikusia duten funtsezko alderdiak ezagutu ahal izango ditu, baita indarguneak, aukerak eta kezkak identifikatu ere, haur eta nerabeen neurrira egindako plan bat garatu ahal izateko.

Irailean zehar, diagnostikoaren emaitzen berri emango da, txosten baten, diagnostikoaren sintesi baten eta sare sozialen bidezko dibulgazio-bideo baten bidez.

Prozesu hau Bilbo haur eta nerabeen eskubideak defendatzen dituen hiria onartzearen barruan kokatzen da, eta aurreikusten da 2022ko bigarren seihilekoan amaituko dela, udalerriak UNICEFek emandako “Haur eta nerabeen laguna den hiria” zigilua berritzen duenean.

 

 

EZAGUTU “ALDAKETA” MIKROKONTAKIZUNA

Bilbo haur eta nerabeen lagun den hiria mikrokontakizunen ekimenaren barruan, “Aldaketa” kontakizuna jaso dugu, eta irakurtzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu: El Cambio

Azkenik, oinarrietan ezarritako parte-hartzaile kopuru nahikoa lortu ez denez, sari banaketa hutsik geratu da.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu erakutsitako interesagatik, eta espero dugu hurrengo ekimenetan guztiok parte-hartzea.

Laster arte!