Diagnostikoa

Helburua: Haurren eta nerabeen errealitatearen egoera azalduko duen txostena sortzea eta biztanle hauen diagnostiko argia deskribatu eta egitea. Nola ikusten dute Bilbo haur eta nerabeek? Zein ahultasun eta mehatxuk eragiten diete udalerriko haur eta nerabeen behar eta eskubideei? Zein indar-gune eta aukera ditugu erantzun hobea eman ahal izateko? Zein dira udalerriko talde hauen ongizatea eta eskubideak hobetzeko epe labur eta ertainerako erronka, lehentasun eta helburuak?