Inkesta

2017ko apirilean eta maiatzean, 8 eta 18 urte arteko Bilboko neska-mutilek parte har zezaten onlineko inkesta prestatu zen. Inkestan, hiriko barruti ugarietako 21 ikastetxetako 2.200 ikaslek baino gehiagok hartu zuen parte.

Inkesta horretan jasotako informazioa Bilboko neska-mutilen eta nerabeen egoeraren inguruko diagnostikoa prestatzeko erabili da adingabeek adierazitako iritzia kontuan izanda.