Faseak

NOLA EGIN DUGU?

2016: urte honetan zehar, prozesuan udal-sailen partaidetza bideratzeko eta biztanleak —bereziki haur eta nerabeak— eta gainerako gizarte-eragileak nahasteko tresna egokienak diseinatu dira. Gainera, udalerriko haur eta nerabeen errealitatearen hasierako diagnostiko kuantitatiboa osatzeko informazio-bilketa eta sistematizazio-prozesua hasi da. Diagnostiko hau oinarri gisa erabili da hurrengo faseak garatzeko eta osatzen eta aberasten jarraitu ahal izango da.

 

2017: Aurten aurrekoa osatu eta aberastuko duen DIAGNOSTIKOA osatzea da helburua, horrela haur eta nerabeen eskubideekin zerikusia duen errealitatea protagonisten ikuspegitik deskribatzeko.

Diagnostikoa ahalik eta eragile gehienekin partekatu nahi da, biztanleria eta, bereziki, Bilboko haur eta nerabeak barne.

Diagnostikoa nola egin dugun jakin nahi duzu?

Gainera, urteko bigarren sasoian —diagnostikoaren erronkak, helburuak eta lehentasunak kontuan izanik— erronkei erantzuteko eta HAUR ETA NERABEEN UDAL PLANA gauzatzeko ekintzak identifikatu ditugu, hainbat sail eta udal-erakunde barneratuz.

Plana nola gauzatu dugun jakin nahi duzu?

Aldi berean, HAURTZARO ETA NERABEZAROKO UDAL KONTSEILUA sortu eta abiatuko da. Organo iraunkor honetan Bilboko 45 umek parte hartzen dute udalerriko ume-biztanleriaren ordezkatuz.

Kontseilua nolakoa den jakin nahi duzu?

 2018: Urtean zehar memoria amaitu dugu eta Unicefi dokumentazioa eman zaio, horrela Bilbo Haurrekin Adiskidetsua den Hiri bilakatuko da.

 

Guztion artean gehiago jakingo dugu

Udal Gobernuen errealitatearen diagnostikorako gaitasuna eta garapen-politikak sendotzeko elkarlan-sareak beharrezkoak direla uste dugulako hasi dugu Programa hau. “Guztion artean gehiago jakingo dugula”, UNICEFek proposatutako Haur eta Nerabeen Tokiko Aliantzen Fokalizazioari loturik, honako helburu hauetan laburbil daiteke:

  • Gizarte zibilaren partaidetza bultzatzea haur eta nerabeen udal-politiketan;
  • Erakunde publikoekin duten harremanean haur eta nerabeen partaidetza demokratikoa bultzatzea;
  • Sorkuntza, etengabeko hobekuntza eta haur eta nerabeen politiken berrikuntza suspertzea;
  • Errealitate honekin harremana duten hainbat elkarteren eta erakundeen komunikazioa, koordinazioa eta elkarlana erraztea.

Ezagutu nahi dituzu? Enfoque ALIA (HAUR ETA NERABEEN ALDEKO UDAL HITZARMENAK)?