KONTSEILUAREN LEHEN OSKO BILKURA 2018-11-20

Atzo azaroaren 20a, Bilboko Haur eta Nerabeen kontseilua BilboRock-en Bildu zen. Kontseiluaren lehendakari ordea Iñigo Pombok, kontseiluko kide

Aurreko sesioaren akta aprobatu eta gero, sailatarteko mahaiak (Bilboko udaleko hainbat saila osatutako mahaia) aurreko osoko bilkuran kontseiluak egindako proposamenen erantzunak eman zaizkie. Honen ondoren, umeak lanean jarri ziren.

Aurten zer landu nahi duten ingurua eztabaidatu zuten. Gero, bere proposamen eta sailtarteko mailaren proposamenen artean aukeratu zuten bozkatuz.

 

Lan honen emaitza, 2018-2019 ikasturterako agenda proposamena izan da:

-Baliabiderik gabeko pertsonentzako baliabideak ezagutu eta landu

-Bilboko bidegorrien sarea eta maileguko bizikleten analisia

-Haur eta nerabeen osasunari buruzko hausnarketa egin

-Unicef-en Tratu onaren txertoa landu

 

 

2018-2019 KONTSEILUKO ORDEZKARI BERRIEN FAMILIEN BILERA

Atzo, azaroak 6, kontseilukide berrien hainbat familia, Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluko nondik norakoen berri izateko, La Bolsa-delako Udaltegira hurbildu ziren.

Bilera honi, Iñigo Pombok sarrera eman zion eta Gizarte Ekintza udal Arloko lagunak ere bertaratu ziren.

Kontseiluaz gain, datorren azaroaren 20an, Campos Elíseos atzerkian burutuko den ” El último tren a Treblinka” antzezlanaz gozatzera gonbidatu zituen Andoni Rekagorrik. Antzezlan honetan umeek beraiek, eszenatokian parte hartzeko aukera izango dute.

 

 

2018-2019 IKASTURTEKO KONTSEILUA MARTXAN JARRI

Udako oporrak eta gero, 2018-2019ko ikasturtean, kontseilua martxan jarri da berriz.

Horretarako, proiektuaren lagun diren ikastetxekin kontaktuan jarri gara. Ikastetxe hauek, aurten ordezkari berriak izendatzeko haueskundeak abian jarri dituzte jada.

 

 

HAUR ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUKO BIGARREN OSOKO BILKURA

Gaur, maiatzak 29, Ume eta Nerabeen Udal Kontseiluko 2. ososko bilkura ospatu da BilboRock-en. Kontseilua osatzen duten umeek, kontseiluaren lehendakaritza (Iñigo Pombo, Iñigo Zubizarretak osatua eta Eugeria Salterain jurista gisa) 4 lan batzordeentan landutakoaren inguruan jakinaren gainean jarri dituzte.

Kontseiluko umeek, antolakuntza eta funtzionamenduaren araudiaren inguruan egindako lana aurkeztu dute. Baita Ume eta Nerabeen Udal Planaren inguruko euren hausnarketa, proposamen eta aldarrikapenak osoko bilkurara ekarri ere. Azkenik, Bilbao Balioen Hiriaren inguruko hausnarketa irakurri dute.

Egungo ekimena zein bizitako guztia, marrazki handi batean jasota izan da. Marrazki hau izan da ere, itxiera emateko argazki orokorraren eszenatoki. Joan aurretik, Kontseilua uzten duten 6. mailako kideei agurra eman zaio.

 

 

LAUGARREN LAN BATZORDEA

Gaur, apririlak 25, Bilboko Haur eta Nerabeen Udal Kontseilua osatzen duten 43 umek, 2017-2018 ikasturteko azken lan batzordean parte hartu dute. Lan batzorden honetan Udal Planarako proposamenak egiten gogotsu lan egin dute.

Hainbat proposamen egin dituzte, hala nola; esparru berde gehiago, gela guztientan berdinen arteko biolentzia lantzeko beharra, energia berriztagarrien erabileraren sustapena, eskolara nola joan nahi duten aukeratzea eta beraiei eragiten dieten gaien inguruan galdetuak izatea, normalean euren guraso edo tutoreei bakarrik galdetzen baitiete.

Datorren maiatzaren 29an, beraien proposamenak osoko bilkura bilerara eramango dituzte.

 

 

HIRUGARREN LAN BATZORDEA

Berriz ere hemen gaude Ume eta Nerabeen Udal Kontseiluko hirugarren lan batzordearen ospakizuna aurkezten. Martxoaren 21ean ospatu dugu, La Bolsa udal eraikinean.

Saio honetan Ume eta Nerabeen Udal Plana aztertzen jarraitu dugu. Hune honetan, planaren barruan interes gehiago dugun gaietan adituak diren pertsonak etorri dira, eta elkarrizketa bate gin diegu.

Lehenik talde txikietan gaia aztertu dugu eta elkarrizketarako galderan prestatu ditugu. Oso galdera sakonak eta interesgarriak atera dira taldeetan zehar. Gero, hamaiketakoa hartzeko eta entsegua egiteko  denbora eduki dugu eta laster adituak etorri dira.

Adituak, umeentzako interesgarrien diren arloetan aritu dira. Hurrengoetan hain zuzen :

-Osasuna: Nerabezarorako udal programako aditua.
-Aisialdi eta denbora librea: Euskadiko aisialdi eta denbora libreko taldeen sarea “Astialdi Sarea”ko kidea.
-Eskola: Bilboko Eskolako Absentismoa prebenitzeko programako aditua.
-Balioak: Feminismoa eta genero berdintasun arloko aditua.
-Haurren pobrezia: Pobrezia eta bazterketaren aurkako europar sareko aditua.
-Berdinen arteko indarkeria: Berdinen arteko biolentzia, gatazka eta giza eskubideetan aditua.

Banan banan adituei geure galderak adierazi dizkiegu eta haiek erantzun digute ahalik eta hoberen. Oso esperientzia  positiboa izan da, guztion artean hiri hobeago bat eraiki ahal izateko.

Amaitzeko, beti bezala, azkenengo  talde argazkia egin dugu. Jada nabaritzen da Bilboko Ume eta Nerabeen Udal  Kontseilua egia bihurtu den amets bat dela.

 

 

BIGARREN LAN BATZORDEA

Aurreko asteazkenean, otsailak 21, Ume eta Nerabeen Udal Kontseiluko bigarren  lan  batzordea ospatu genuen. Bilboko 18 ikastetxeko 42 neska mutil etorri ziren ospakizunera.

Saio honetan Ume eta Nerabeen  Udal Plana aztertzeko momentua heldu zaigu, aurtengo erronkarik garrantzitsuena. Gure eskubideak babesteko, Udalak hainbat proiektu burutu ditu eta umeen iritzia eman dugu, ahuleziak identifikatzen eta konponbideak bilatzen.

Gure burua informazioz beteta amaitu da, eta burmuina lasaitzeko, taldean ondo pasatzeko jokuak egin ditugu.

 Atsedena eta gero, saioaren azken lana legedia izan da eta gutxinaka forma hartzen ari da.

Eta talde argazkia egin eta gero, Partaide bakoitza bere ikastetxera bueltatu da,saioan ikasitakoa eta landutakoa gainerakoei helarazteko.

 

 

LEHENEGO LAN BATZORDEA

Aurreko asteazkenean, Urtarrilak 24, Ume eta Nerabeen Udal Kontseiluko lehenengo  lan  batzordea ospatu zen. Bilboko 18 ikastetxeko 42 neska mutil etorri ziren ospakizunera.

Bilbao, Balioen Hiria proiektua  da lan batzorde honetan  proposatu dugun  erronka. Proiektu honek aurkezten duen Vademecum-a landu dugu, Bilboko ume eta nerabeen iritzia jakiteko gai honi buruz.

Argi dago ere ondo pasatu dugula eta talde lanaz disfrutatu dugula.

Gero, partaideek euren ikastetxeetan landutakoa ekarri dute batzordera. Bilbao, Balioen Hiria-n agertzen diren balioak oinarritzat hartzen eraikin enblematiko bat burutu dute.Lan ikaragarria egin dute!

Eta talde argazkia egin eta gero, Partaide bakoitza bere ikastetxera bueltatu da,saioan ikasitakoa eta landutakoa gainerakoei helarazteko.

 

 

BILBOKO UME ETA NERABEEN KONTSEILUAREN LEHEN OSOKO BILKURA

Pasa den azaroaren 20an Bilboko Ume eta Nerabeen Kontseiluaren lehen Udalbatzarra ospatu zen Udaletxeko Arabiar aretoan. Hemen, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako Bilboko 45 neska eta mutil batu ziren beste 6 alderdi politiko desberdinetako politikariekin, alkatearekin eta idazkariarekin batera haien burua batzordekidelez formalki aurkeztuz.

Lehenik eta behin talde txikietan banatu eta alkateak Umeen Eskubideen Konbentzioaren urteurrena zela gogorarazi zigun eta, sortzen ari ginen Kontseilua horren harira zihoala argitu ere.

Orduan talde txikietan bananduta geundelarik, politikariekin batera lanean hasi ginen kontseiluaren funtzio eta zereginakzehazteko.

Lan gogorra izan zen guztion artean akordioetara heltzea, baina elkar lankidetza eta guztion iritziak entzuteari esker lortu genuen. Lehen pauso hau ospatzeko hamaiketako bat hartzera jaitsi ginen Udaletxeko sarrerara eta horrekin batera lorturikoa komunikabideei helearazi genien.

Indarra berreskuratu eta gero, Arabiar aretora berriro ere igo eta hemen alkatearekin hizketan hasi ginen, Bilboko egoeraren azalpen txiki bat jasotzeko umeen iritziei dagokionez eta proposamenak elkarren artean luzatzeko.

Jardunaldiarekin bukatzeko alkateak batzordekide ginen 45 neska eta mutilei domin bat eman zigun lehen Udalbatzar honi amaiera emanez