ZER DA HAURTZAROKO ETA NERABEZAROKO UDAL KONTSEILUA?

Kontsultarako eta elkarrizketarako organo egonkor eta iraunkorra da. Udal-gobernuaren baitan, haurren eta nerabeen partaidetza aktiborako gunea

Bereziki haurren eta nerabeen politikei dagozkien Udalaren eremuko erabakiak hartzeko garaian, v helburuz antolatutako haur, nerabe eta helduek batera ikasteko gunea.

NOLA GAUZATUKO DA BILBON?

Joan den martxoaren 31n, Bilboko Udal Gobernuko Batzarrak HAURTZAROKO ETA NERABEZAROKO UDAL KONTSEILUA sortzeko tramiteak hastea onartu zuen. Hemendik aurrera osaketarako araudiaren zirriborroa landuko dugu.

 

KONTSEILUAREN HASIERARAKO GAKOAK:

Partaidetza eraginkorra izan dadin beharrezkoa da prozesu gisa ulertzea eta ez ekitaldi berezi eta bereizi gisa. 
Gehiago irakurri

 

NORK OSATUKO DUTE?

  • Bilboko alkatea
  • Udal-batzarrean ordezkaritza duten talde politikoen 5 ordezkari
  • Udalerriko adin txikikoen 46 ordezkari Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako nerabeak

 

NOLAKOAK DIRA HAUTESKUNDEAK?

  • Haur eta nerabeen ordezkarien kasuan       
  • Helduen kasuan

Gehiago irakurri

 

NOLA EGINGO DA KONTSEILUKO PARTAIDEEN ALDAKETA?

Kontseiluaren erdia urtero berritzea proposatzen da, eta egonaldi-denbora gehienez bi urtekoa izatea.

 Gehiago irakurri

 

NOLA ANTOLATUKO DA?

BATZAR eta LAN BATZORDE eran antolatzea proposatzen da:

 

Batzarra: urtean bitan biltzea proposatzen da, eskola-ordutegiaren barnean eta osatzen duten pertsona guztiek parte hartuz.

 

Lan-batzordea: urtean bost aldiz biltzeko proposamena egiten da, eskola-ordutegiaren barnean eta adin txikikoen ordezkariek parte hartuz. Saioetan Bilborekin, auzoekin eta biztanleen  bizitzarekin lotutako hainbat gai eta erronka landuko dira.

Gehiago irakurri

 

PROIEKTUARI ATXIKITAKO IKASTETXEAK

Ikastetxeek eta gainerako eragile ELKARTUEK konpromisoa hartzen dute (tutoretza gisa…) hauteskundeak eta Lan batzordeetan landuko diren gaien edo partaidetzarako behar diren gaitasunen sarrera moduko ekintza osagarriak antolatzeko.

Gehiago irakurri

 

EKINTZA OSAGARRIAK

  • WEBGUNEA prozesuaren, batzordeen, erabakien, saioen akten, material proposamenen eta abarren inguruko informazioa partekatzeko, jasotzeko edo helarazteko erabiliko da.
  • HAURTZARO POSTONTZIAK. Haur guztiek (elkartutako ikastetxe bateko ikasle izan edo ez izan) hiriaren inguruan dituzten proposamen, iruzkin, ideiak jasotzeko bide zuzenak dira.
  • Fisikoak (ikastetxeak) (Irudiak / Marrazkiak)
  • Birtualak (webgunea)

 

6 ETA 18 URTE BITARTEKO GAZTEA NAIZ, PARTE HARTU NAHI DUT

Horretarako, POSTONTZI BIRTUALA erabil dezakezu, larritzen zaituena kontatzeko eta / edo Bilbo haurrentzako eta nerabeentzako hiri atseginagoa bihurtzeko dituzun ideiak jakinarazteko.  

Gehiago irakurri